Directo

ENTREVISTA RODRI Sigue en directo la entrevista en 'El Larguero' a Rodri, el ganador del Balón de Oro

Sociedad | Actualidad

'Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon', gogoetarako bidea

Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen duen liburua plazaratu du Jagon sailean

Sagrario Aleman eta Mikel Arregi / Euskaltzaindia

Bilbao

Euskaltzaindiak Jagon 21: Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon liburua aurkeztu du gaur Iruñean. Nafarroako Gobernuaren laguntzaz editatu du lan berria Euskararen Akademiak, eta mendeurrenaren karian antolatutako XXIII. Jagon Jardunaldiko hitzaldiak biltzen ditu bere baitan.

Más información

2019ko urtarrilean, Euskaltzaindiak Iruñean antolatu zuen Jagon Jardunaldi berezia. Jardunaldiaren helburuak garbiak ziren: hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu, beste lurralde batzuetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin batera uztartzeko betiere, aldarte zientifiko egokia bilatuz. Bide batez, azken ehun urteetan Euskaltzaindiak euskararen jagote lanean zer egin duen erakutsi nahi zen, eta, horrekin batera, etorkizunean egin dezakeenaren inguruan hausnartu.

Liburuak mintegian parte hartu zuten hizkuntzalarien hitzaldiak jasotzen ditu, gehien-gehienak Europako mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoerari buruzkoak. Besteak beste, Mikel Zalbide euskaltzain osoaren hitzaldia dago liburuan (“Euskaltzaindiaren ehun urteko jagon-lana: zenbait mugarri”); Joan A. Argenterrena (“Diversidad lingüística, diversidad lingüística en España y academias: ecologías, regímenes, instituciones”); Elena Chiocchettirena (“Language rights and minority language development in Italy: examples from the central Alpine arc); Jeroen Darquennesena (“Reversing Language Shift in European language minority settings: a tentative general outline of contemporary challenges and strategies”); Jean-Guy Talamonirena (“De la création d’un champ littéraire à une politique de normalisation linguistique) edo Juan Carlos Moreno Cabrerarena (“Análisis ideológico del concepto de ‘lengua regional europea’ y sus consecuencias glotopolíticas”).

Kolaborazio onuragarria

Prentsaurrekoan, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari-kudeatzaileak adierazi du “Euskarabideak –Nafarroako Gobernuak, azken batean– lagundu beharrekotzat” jotzen dituela horrelakoak, eta, hala, jardunaldien antolaketan lagundu zuela, eta, orain, “liburu honen argitalpenean ere bai”. “Pozik gaude, beste behin ere ikusten baita onuragarria eta emankorra dela Euskaltzaindiarekin batera eginiko lana”, gaineratu du Arregik.

Gogoratu du, baita, urtero sinatu ohi dutela hitzarmen bat Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak, eta ohartu du hitzarmen horretan adosten dituztela urte horretan diruz lagunduko dituztenak “ekarpen interesgarriak izan daitezkeelakoan euskararen corpuserako nahiz estatuserako”. Bide batez, Arregik aurreratu du “gutxi barru” sinatuko dutela 2021eko hitzarmena. Liburua iazko hitzarmenean zegoen jasoa eta iaz argitaratu zen, orain aurkeztu bada ere. Mamiari erreparatuz, Euskarabideko zuzendari-kudeatzaileak aitortu du “ekarpen interesgarria” egiten duela argitalpenak.

  • Sagrario Aleman

Sagrario Aleman Jagon sailburuak ere bat egin du Arregirekin, nabarmenduz “gogoetarako bide ematen duen liburu baliotsua” dela gaur Iruñean aurkeztu dena. “Europako mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen du liburuak, lurralde bakoitzeko legeak nolakoak diren, eta abar. Hori dena ezagutzea ezinbestekoa baita jakiteko etorkizunean nolako pausoak eman behar ditugun”, esan du Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak. “Liburuan ikusten da adituek hainbat ikuspegi dituztela legeei buruz ari direnean. Hori bai, guztiek onartzen dute legearen zirrikituak baliatu behar direla hizkuntza gutxituak aitzinatzeko”, ohartarazi du Alemanek. “Bestelako galdera batzuei ere erantzuna emateko ahalegina dago hitzaldiotan: zer da berezko hizkuntza ofiziala? Zer da lurralde hizkuntza? Eskubideak norenak dira, norbanakoarenak, komunitatearenak?”. Bada, gogoetarako plaza berria jarri du Euskaltzaindiak gizartearen esku.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00