Sociedad | Actualidad
Irakaskuntza

Udaberria Euskaltegia: Ikasleen beharren begirako ikaskuntza

Vitoria-Gasteiz

Denbora luzea daramagu Gasteizko helduen, gazteen eta umeen euskalduntze ibilbidean. Garai berriek hainbat aldaketa ekarri dizkigute, baina funtsean izan garena izaten jarraitzen dugu, hots, ikasleek bere xedea ahalik eta erosoen lor dezaten egiten dugu lan, erronka berriei aurre eginez, etengabe.

Hori dela-eta, Europako Curriculumera jarraiki, maila guztiak ematen ditugu A1etik C2ra. Aurtengo eskaintza nahiko zabala izango da, izan ere, era guztietako moduluak eta ordutegiak izango ditugu: bost, hiru, bi eta egun bakarreko ikastaroak. Gainera, ikasleen beharretara egokituko badugu, aurrez aurreko (presentzialak) eta on lineko eskolak eskainiko ditugu maila guztietan.

“Hizkuntzaren alderdi komunikatiboa dugu azken helburu”

Iaz 45 urte bete genituen Udaberria euskaltegian. Bide luze honetan, esan bezala, aldaketak izan dira euskara ikasteko moduan. Horrenbestez, gaur egun dauden baliabideak erabiliz, alderdi komunikatiboa eta erabilera ditugu helburu; alegia, ikasleak hizkuntza eta euskal kultura ikasteaz gain, euskara bere egitea nahi dugu, betiere erabilera jomuga (kanpo-ekintzak, barnetegiak, irakurketa irekia, lehiaketak…). Azken batean, erabiltzaileen beharretara hurbildu eta ingurune soziokulturala hartzen dugu aintzat.

Bestalde, ikaslearen autonomia lehentasunezko xedea dugu euskaltegian. Hori dela-eta, irakasle eta ikasleen jardun mota ezberdinak baliatzen ditugu berau bultzatzeko. Ikasleak ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboak bihurtzen dira, ikasteko moduak oinarri pedagogiko eta tresnak modu egokian eskaini ahala

Eta, horrez gain, ikasleen sormen-trebeziak eta gaitasun logiko-arrazionalak sustatzen ditugu, baita ikaskuntza-irakaskuntza estrategiak ere. Gaitasun horien artean, azpimarratzekoa dugu digitala. Denok dakigunez, gaur egungo ikasleek euren bizitzako esparru askotan erabiltzen dituzte IKTak (informazio eta komunikazio teknologiak). Gure euskaltegiaren jarduera testuinguru horretara moldatu egin da, aspalditik. Horren erakusle dugu on lineko eskaintza zabala .

Esan beharra dago ez dagoela ikasle-profil jakin bat gurean; izan ere, Administrazio publikoko langileek (Udalekoak, Arabako Aldundikoak, Eusko Jaurlaritzakoak, Osakidetzakoak…), zenbait ikastetxetako ikasleek, ume eta gazteek, eta, nola ez, guraso eta aitona-amamen taldeek osatzen dute gure irakas-ikaskuntzaren komunitatea.

Beraz, jatorri eta adin guztietako ikasleak datoz euskaltegira. Aniztasuna eta ugaritasun horri erantzuteko, maila guztietako eskolak ematen ditugu: A1etik C2ra. Esan bezala, ikasleen beharretara egokitutako ikaskuntza helburu izanda, aurrez aurreko eskolek zein on linekoak, ikastaro homologatuak zein berariazkoak, idazmena eta mintzamena lantzeko, kasu, ahalik eta aukera zabalena eskaintzen ahalegintzen gara.

Udaberria euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da eta Batuz Euskaltegi Homologatuen Elkarteko partaidea.