Sociedad

Uritarra Kirol Taldeak euskararen erabilera aldarrikatzen du futbolaren munduan

Larrabetzuko futbol taldeak aurten Euskaraldian hartzen du parte lehenengo aldiz eta bertako arigunea nola antolatu duten erakutsi digute

EUSKARALDIA | Uritarra Kirol Taldea

EUSKARALDIA | Uritarra Kirol Taldea

03:20

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/1669832665526/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Bilbao

Euskaraldiaren hamahirugarren egunak kirola egiten harrapatu gaitu. Gaur Larrabetzura hurbildu gara bertako futbol taldeak, Uritarra Kirol Taldeak, Euskaraldian nola hartzen duten parte azal diezagun. Horretarako Xabier Bilbaorekin, klub-eko presidentearekin, Alberto De Abajorekin, kirol eskolako koordinatzailearekin eta Ioritzekin, jokalari eta entrenatzaile ohiarekin elkartu gara.

Uritarra arigune handi bat bihurtu dute eta bertan 250 jokalari, umeak zein helduak, eta 28 entrenatzaile daude. Aurten, Klub-aren 75. urteurrena izanik, lehenengo aldiz hartzen dute parte Euskaraldian. Guztira 50 pertsona eman dute izena, 20 ahobizi moduan eta 30 belarriprest moduan. De Abajok azaldu bezala, Uritarran beti bizi izan dira euskaraz: "Guk oso natural bizi dogu. Futbol eskolako entrenatzaile guztiek bai entrenamenduetan, bai partiduetan, euskaraz egiten dute eta umeen arteko komunikazio hizkuntza nagusia ere euskara da".

Euskara naturaltasun horrekin bizitzeak klub-a Larrabetzuz kanpo ezagutzera eman du Bilbaok adierazi bezala: "Hemen inguruan badaude futbol eskolarik ez duten herriak eta ume euskaldun askok, familia euskaldun askok, Larrabetzura etortzea erabakitzen dutela ikusi dogu giroa eta futbola ez dan gauza asko baloratzen dituztelako".

Uritarran hitzez eta kirolaren bidez ekiten diote euskarari. Hizkuntza klub-aren nortasunaren puntu garrantzitsua dela defendatzen du Ioritzek: "Euskaraldia bezalako ekintzek lagundu egiten digute euskaraz egiteak gure identitate eta nortasunaren puntu garrantzitsua dela gogoratzen". Hala ere, futbolaren munduan euskeraren erabilera ez dela oso nabaria aitortu du presidenteak: "Federazioa ez da euskalduna, arbitroen komitea ez da euskalduna, entrenatzaileen komiteak ez dira euskaldunak... gure indar guneak, gure giroa eta gure identitate euskalduna izan behar dira. Hau jakinarazteko Euskaraldian hartzen dogu parte".

Escucha la radioen directo

Cadena SER
Directo

Tu contenido empezará después de la publicidad

En directo

A continuación

Último boletín

Emisoras

Elige una emisora

Compartir

Suscríbete

Tu contenido empezará después de la publicidad