Ipuruako Merkatu Plazako kudeatzaileek lekua berotzeko beharra ikusten dute
Igone Lazpita eta Ane Uribarri lagunak ‘Hoy poy Hoy Eibar’ saioan egon dira haien elkarteak bultzatzen dituen ekintzak zabaltzeko
Ipuruako Merkatu Plaza: "Gure eragozpen handiena hotza da"
Eibar
Orain dela hiru urte 4 emakume Ipuruako Merkatu Plazan hainbat ekintzak antolatzen hasi ziren. Eraikina ez zen erabiltzen eta herritarren zerbitzura jartzearen aukera ikusi zuten. Hori dela eta, Eibarko Udalarekin harremanetan jarri ziren baimena eskuratzeko.
2021 urtetik gaur arte hainbat ekintzak antolatu dituzte: bigarren eskuko eta artisau-azokak, margoketa tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak eta abar. Bost lagunek osatzen dute elkartea eta bolondres gisa aritzen dira.
‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan elkarteko kide Igone Lazpita eta Ane Uribarri izan dira, orain arte izan duten ibilbideari buruz hitz egiteko eta datozen astetako aktibitateak aurkezteko.
Baita dituzten beharrei buruz hitz egiteko ere: “Gure eragozpen handiena hotza da”, esan du Lazpitak. Argitu du Udalak berogailu bat eman diela, baina lekua hain handia denez ez da guztiz berotzen. Haien esanetan, kalefakzio berri bat behar dute.
Tailer errapikorrak
Jendea parte hartzera animatzen dute ahal duten moduan: bazkide solidarioa bihurtzen, antolakuntzako hileroko asanbladetan parte hartzen edota astero egiten diren ekintzak proposatzen. “Astero egiten diren tailerrak izatea nahiko genuke”, diote.