MUST+PRO, musika sektoreko eragileen topaketa profesional berria
Topaketa honen helburua Euskadiko eta nazioarteko ekosistema musikalaren profesionalizazioa, hausnarketa eta lankidetza aukerak bultzatzea da
Sara Azurza, Ainara Guzmán, Isaac Palencia, Iker Durana, Edurne Ormazabal eta Mikel Unamuno / Tabakalera
Donostia
Irailaren 30ean eta urriaren 1ean Musiika Bulegoak antotalutako MUST+PROren lehen edizioa ospatuko da Tabakaleran, musika sektoreko eragileak bilduko dituen topaketa profesional berria. Helburua Euskadiko eta nazioarteko ekosistema musikalaren profesionalizazioa, baterako hausnarketa eta lankidetza aukerak bultzatzea da. "Beste urrats bat emateko unea zela ulertzen genuen: foro bat eskaintzea ezagutzak partekatzeko, aukera berriak sortzeko eta gure proiektuei ikusgarritasuna emateko, tokiko zein nazioarteko esparru batean", adierazi du Iker Durana Musika Bulegoko zuzendari kudeatzaileak.
Hainbat ekitaldi
Bi egunetan zehar mahai-inguruak, masterclasseak, zuzeneko podcastak eta showcase-ak egingo dira, funtsezko gaiak jorratuz, hala nola: adimen artifizialak sorkuntzan, hedapenean eta audientzietan duen eragina, musika-proiektuak nazioartekotzeko estrategiak, musika garaikiderako publiko eta espazio berriak, managerrak ingurune digital eta global batean duen rola, pizgarri fiskalak Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistema kulturalera iristea, eta musikaren banaketa digitala, komunikazio-estrategiak eta osasun emozionala sektorean, besteak beste.
Programaren barruan, Aitzol Astigarraga, Olatz Salvador, Mireia Madroñero, Imanol Otaegi, Julen Martín, Jordi Pons, Fermin Lorente, Alberto Muerza, Ines Osinaga, Julen Martín, Sara Zozaya eta beste hainbat profesionalek hartuko dute parte.
Showcaseak eta jarduera osagarriak Eztabaida eta formakuntza saioez gain, MUST+PROk "Must+Pro Live" zikloa izango du, bi kontzertu gau Kutxa Fundazioaren Klubean:
- Irailak 30: Korrontzi, Femmm Vocal Jazz, Habia, Arima Soul eta Sara Azurza.
- Urriak 1: Xiberoots, Andrea Santiago, Jum! eta Alatz, Heitxi eta Mugan.
Topaguneak Gaztea-ko podcasten bi edizio berezi ere hartuko ditu, "Yoko Ona" eta “Benetan zabiz?”, musika sektoreko gonbidatuekin. Bi jarduera horiek sarrera librekoak dira, edukiera bete arte. Sarrerak eta akreditazioak Profesionalentzako sarrerak eta akreditazioak eskuragarri daude musikabulegoa.eus webgunean. "MUST+PROk topagune egonkorra izan nahi du Euskal Herriko musikaren sektorearentzat, etorkizuna kolektiboki pentsatzeko eta egungo erronkei aurre egiteko erreferentziazko gunea", gaineratu du Duranak.
Jarduera batzuk Musika Bulegoa sortu zuten elkarteekin batera antolatu dira: Kultura Live, MIE (Musika Industriaren Elkartea), Musikagileak eta Musikari.

Aloña Velasco
Con tres décadas de experiencia en radio y televisión, Aloña Velasco es licenciada en Comunicación Audiovisual...




