Gastro

Aizpea Izagirre: “Osasunak, inguruaren zainketak eta giza-harremanen duintasuna osatzen dute agroekologia”

Zozola baserrika artisau-okinak HoBBea proiektuaren testuinguruan Eibarren antolatu den topaketan parte hartuko du

Aizpea Izagirre, Zozola Baserria:  "Osasunak, inguruaren zainketak eta giza-harremanen duintasuna osatzen dute agroekologia"

Aizpea Izagirre, Zozola Baserria: "Osasunak, inguruaren zainketak eta giza-harremanen duintasuna osatzen dute agroekologia"

15:43

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

<iframe src="https://cadenaser.com/embed/audio/460/1734098058626/" width="100%" height="360" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Eibar

Euskal Herriko hainbat ekoizle biduko dira Eibarren abenduaren 14an, Hobbea proiektuaren eskutik. Honen helburua ekoizpen ekologikoa bultzatzea da. Errebal Plazian izango da 10:00etan; bertan Zozola baserriko artisau-okin Aizpea Izagirrek ogi ekologikoaren balio nutrizioanalari buruz hitz egingo du.

Gipuzkoako Biolur, Iparraldeko BLE eta Nafarroako Hazialdeko ekoizpen ekologikoko elkarteek, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen eta Eibarko Udalaren laguntzarekin, topaketa bat antolatu dute HoBBea proiektuaren testuinguruan.

Proiektu hau ogiaren balio-katea osatzen duten eragileen lankidetza-harremanaren ondorioz sortu da, egungo elikadura-sistemaren iraunkortasunari buruzko kezka partekatzen baitute denek. Sistema horretan, ekoizpen- eta kontsumo-moduek eta elikagai-xahuketak eragin handia dute bai ingurumenean, baita osasunean eta jendartean ere.

‘Hoy por Hoy Eibar’ saioan baserritarrak ogia egiteari buruz hitz egin du eta ekoizpen jasangarria ere jorratu du: “Baserritar guztiek ez dute modu ekologikoan ekoizten, horretarako baldintza batzuk bete behar dituzu”.

Berak agroekologia egiten duela dio eta horretarako hiru osagai bete behar direla azaltzen du: “Osasunak, inguruaren zainketak eta giza-harremanen duintasuna osatzen dute agroekologia”.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00